Biblia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Biblia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2021-03-10

2016-04-28

DABID ETA GOLIAT (Jokua)

Goliat erraldoia da eta Dabid oso txikia, nork irabazi du? Zure laguntza behar du
Gogora ezazu: Dabid mugitzen da gora eta behera teklatuko geziekin, eta harria botatzeko zuriune-barra sakatu behar duzu.
Zenbat golpe emango diozu 20 segundotan?   Zorte on!!



2015-03-26

Katetoak mirariak lantzeko

Hona hemen katetoak Jesusen mirariak lantzeko. Beharbada, gehiegi dira kateto guztiak talde batean jolasteko. Nik bi zatitan banatu ditut.


Nor naiz ni?Jesusek galdetu zuen

Ezetz asmatu  zer esan zuen Jesusek bera zela!!!


Biblia batean bilatu behar dituzu zita horiek. Idatzi zitaren gainean,Jesusen hitzak, eta margotu irudia. 
Gantxo batekin lotu borobil biak, eta di-da batean edukiko dituzu Jesusen hitzak.

2014-09-30

Kreazioarekin jarraituz

Orain arte, kreazio istorioa irakurri duzu baita irudiak ikusi ere. Orain film labur bat ikus dezakezu. Hona hemen abesti bat, gai horretaz,Maite Losadaren esker. Entzun behar duzu beheko fitxan falta diren hitzak idazteko.

KREAZIOA

KREAZIOA

Hona hemen aurkezpen bat Kreazioari buruz. lagungarria izango zaizu jakiteko zein ordenean sortu zituen Jainkoak gauza guztiak.

 

Irudiak aurkezpena egiteko, Edebe argitaletxetik hartuta daude.

2014-09-19

Kreazioa
 Hasieran, dena iluntasuna zen. Orduan, Jainkoak hitz egin zuen: _Izan bedi argia. Eta argia izan zen. Ondoren, Jainkoak zeru handia zabaldu zuen ozeanoaren gainean, eta Lurra zimurtu zuen, haranak eta mendiak egiteko. Jainkoak landarez estali zuen Lurra: belarrez eta lorez, zuhaixkaz eta zuhaitzez. Eguzkiak argi egiten zuen egunez, eta Ilargia eta izarrak gauaren zain egoten ziren. Baina ez zegoen izakirik. Horregatik, Jainkoak zeruko, itsasoko eta lurreko animalia guztiak sortu zituen. Gero, Jainkoak gizona eta emakumea egin zituen, munduaz gozatzeko eta zaintzeko. Gizonari Adam eman zion izena, eta emakumeari Eva. Jainkoak esan zien: _Ez izan gauza txarrak ezagutzeko gogorik. Hasieran, dena ona zen eta Jainkoa oso pozik zegoen. Horregatik, hainbeste lan egin eta gero, atseden hartu zuen.

 Istorio osoa Biblian irakur dezakezu, Hasiera atalean.


Puzzle egin behar duzu eta iruzkinean idatzi behar duzu zenbat denbora erabili duzu betetzeko.

2011-06-27