Hasieran, dena iluntasuna zen.
Orduan, Jainkoak hitz egin zuen:
_Izan bedi argia.
Eta argia izan zen.
Ondoren, Jainkoak zeru handia
zabaldu zuen ozeanoaren gainean,
eta Lurra zimurtu zuen, haranak
eta mendiak egiteko.
Jainkoak landarez estali zuen
Lurra: belarrez eta lorez, zuhaixkaz
eta zuhaitzez.
Eguzkiak argi egiten zuen egunez,
eta Ilargia eta izarrak gauaren
zain egoten ziren.
Baina ez zegoen izakirik. Horregatik,
Jainkoak zeruko, itsasoko
eta lurreko animalia guztiak sortu
zituen.
Gero, Jainkoak gizona eta emakumea
egin zituen, munduaz gozatzeko
eta zaintzeko.
Gizonari Adam eman zion izena,
eta emakumeari Eva. Jainkoak
esan zien: _Ez izan gauza txarrak
ezagutzeko gogorik.
Hasieran, dena ona zen eta
Jainkoa oso pozik zegoen. Horregatik,
hainbeste lan egin eta gero,
atseden hartu zuen.
Istorio osoa Biblian irakur dezakezu, Hasiera atalean.
Puzzle egin behar duzu eta iruzkinean idatzi behar duzu zenbat denbora erabili duzu betetzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina